Dendaostekoak
Dendaostekoak
2020, kronika
216 orrialde
978-84-17051-49-5
Azala: Xabier Gantzarain
Uxue Alberdi
1984, Elgoibar
 
2024, narrazioa
2019, saiakera
2017, nobela
2013, narrazioak
 
Dendaostekoak
Uxue Alberdi, 2020

Jostuna bata, brodatzailea bestea. 70eko hamarkada bukaeran ireki zuten denda, gurasoen etxean lan egiteaz nekatuta, eta liburu politikoak eta diskoak gehitu zizkieten ordura arte erabilitako kakorratz, makina eta hariei. Marx eta mertzeria. Aitak esan zien emateko tokia tailerrari eta almazenari: “Funtsezkoa ezkutuan egiten da”. Han josten dute geroztik, han brodatzen, hantxe gordetzen dituzte mozorroak egiteko oihalak, edo banatzaileari itzuli beharreko liburuak. Dendaostean entzun dute musika lagunekin, edo abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazioetarako prestatu, edo mendi irteeretarako.

      Botoi bat josi liburu bat gomendatu artean, eta diskoak saldu txapelak brodatu ondoren. Eta, bitartean, uholdeak, tiro hotsa, kalea, ardoa, jaiotzak eta heriotzak. Denda baten kronika literarioa idatzi du Uxue Alberdik eta, bide batez, garai batena ere bai. Memoriaren dendaostetik.

audioak:
“Irakurrieran”, Bizkaia Irratia, Leire Palacios (2020-10-05)
bideoak:
Artefaktua (2020-11-07)
Barren (2020-09-25)
Hitzen Uberan (2020-09-21)
Kultursharea (2020-09-16)
kritikak:
Dendaostea erakusleihora, Irati Majuelo, Berria, 2020-10-11
«Bizi grina dario orrialde bakoitzari, heriotza, jaiotza, uholde eta tiroketen gainetik, eta hori bizitza disfrutatu duten emakume pareari zor zaio».
Oroimen zatikatua, Javier Rojo, El Diario Vasco, 2020-10-17
«Narratzaile bikoiztu honen ahotsa da idazlanaren osagairik interesgarriena, ahozko kontakizunaren oihartzunak dituen diskurtsoa sortzen baitu, oroitzea birsortzea ere badela erakusten den bitartean».
Dendak eta gogoak, Arantxa Iturbe, ataria.eus, 2020-10-18
«Beren langintza(k) maite dituzten bi ahots josi ditu eta balio izan dit dendak eta dendariak hiltzen uzteko bezain odol-galduak garela gogora arazi eta egin dakiekeen epitafiorik ederrena irakurtzeko zoria dugula esateko».
Berrogei urteren inbentarioa, Ibon Egaņa, Deia, 2020-10-24
«Bere arruntasunean apartak dira Pitxintxuren historia eta bi emakumeon bizitzak, eta badu liburuak ondo merezitako omenalditik ere, edo legatu bat jasotzeko borondatetik. ».
Erauzi mundu baten nostalgia, Hasier Rekondo, hasierr.blogspot.com, 2020-11-18
«Elgoibartarrak ikuspuntu narratibo oso bestelakoak lantzeko teknika findu du, eta horixe bera du etxeko marka, gaiak errepikatu arren teknika literario oso landua erakusten duela, genero batetik beste batera jauzi egiteko itzelezko prestutasuna eta talentua».
Dendaostetik erakusleihora, Ainhoa Aldazabal Gallastegui, Argia, 2020-11-29
«Denda elkarrekin daramaten bi ahizparen autobiografia edo kronika irakurriko nuelakoan bizitza —letra larriz esanda— elkarrekin eraman eta egiten duten ahizpen autobiografia edo kronika irakurri dut. Sakonean hunkitu nau beraien aske izateko gogoak».
Dendaostekoak, Usoa Alberdi, Aizu!, 2020-12-00
«Horixe da Alberdiren dohain aparta, kontatzen duena kontatzen duela (kantuan bezala) edonor senti daitekeela identifikatuta, edonorengan eragingo dituela oroitzapenak, antzeko bizipenenak».
Dendaostekoak, Txema Arinas, uberan.eus, 2021-03-12
«Ageri da denda txiki zein dendariei egindako omenaldi moduko kontakizun baten aurrean gaudela. Honaino helduta ere ni naizen irakurlea hunkitu beharrean dago nobelan kaleko komertzioaren kontura kontatzen den gehienarekin».
Munduaren biribila lauki batean! Mertzeria diote eta mer(tz)ezia diot!, Mikel Asurmendi, blogak.eus, 2021-04-12
«Kronika gisa irakur dezakezu, baita nobelatzat hartu ere. Ipuinak ere badituzu berean. Baina funtsean hauxe duzu galdera: liburuak zer dakar? Bada, bizitza dakar».