Hezurren erretura
Hezurren erretura
2019, narrazioak
240 orrialde
978-84-17051-30-3
Azala: Oihana Leunda
Miren Agur Meabe
1962, Lekeitio
 
2020, poesia
2013, nobela
2010, poesia
2000, poesia
 
Hezurren erretura
Miren Agur Meabe, 2019

Herenegun umea zena, neska izan zen atzo, eta helduaro betean da orain. Oroitzapenetan —eskola-egunetan, familia giroan, jolasetan...— bilatu ditu bere nortasunaren lorratzak. Onartzen ditu denboraren joanak emandako gal-irabaziak. Badaki bereizten bizitzari zer eskatu eta zer ez. Babak eltzetik ateratzen ikasi du. Bere egin du falta direnen ausentzia. Ez du sinesten amodioaren balio absolutuan, nahiz eta azken aukera eman maite-kontuei. Ezagun zaizkio beste andre batzuen irrikak eta beldurrak. Ez du galdu ironiaren ufada. Eta bakardadeak eman dio hazten jarraitzeko azken bultzada.

      Aldian-aldian erretura egin beharra gertatzen zaigu, haizea zainduta, onuragarria behar lukeena kalterako izan ez dadin. Horretan dihardu hogeita bat narrazio hauetako protagonistak ere, idazketaren bidez erretzen bizitzan pilatutako hezurrak: zor-hartzekoak, azertuak, akatsak, pauso legitimo nahiz ilegitimoak.

      Idaztea erretzea delako. Errekuntza errituala, jakina: ezein idazkuntzak ezin du bizitza erre.

audioak:
“Irakurrieran”, Bizkaia Irratia, Ibai Atutxa (2019-06-15)
bideoak:
Artefaktua (2019-09-20)
kritikak:
Nobela bat tesela, Peru Iparragirre, Berria, 2019-05-19
«Bizitza izan daitekeen edo irudi dakigukeen bezain gupidagabea da batzuetan liburu hau. Batzuetan diot beti ez esatearren. Gupidagabea bere gardentasunean, bere tragikotasunean».
Bizitza hezur mordo astuna da, darling, Amaia Alvarez Uria, Argia, 2019-07-07
«Mosaikoak osatzen dituzten harritxoak dira narrazio hauetako baten izenburua: Teselak. Baita liburu honen egitura deskribatzeko irudia ere. Narrazioa da, joan-etorriko loturez jositako ipuin sarea edo nobela fragmentatua».
Memoria liriko erreak, Hasier Rekondo, Deia, 2019-07-20
«Estiloaren gardena, edertasun estetikoaren fintasuna, sexuarekiko harreman gazi-gozoak edota memoria zehatz baten bidez existentziaren garraztasuna iradokitzeko ahalmenak dira Meaberen unibertso narratiboaren ezaugarri nagusiak».
Hezurren erretura, Txema Arinas, uberan.eus, 2019-08-30
«Harrapatu, istorioen nondik norako ustez behintzat autobiografikoek harrapatu ninduten, berdin dit egiazkoak diren ala ez, ematen baldin badute hobe, ala ez. Narrazioak berak axola dit-eta soil-soilik».
Oroimenean arakatzen, Javier Rojo, El Diario Vasco, 2019-08-31
«Norberaren izaeraren oinarrian oroimena dago, eta idazleak bere oroimen pertsonala erabili eta moldatu egin du istorio hauek idazteko, liburu zirraragarria eskainiz. Sentimenduak pizteko dohaina dute Meaberen istorio hauek».
Bizitza nola bizi, Estibalitz Ezkerra, Gara, 2019-10-19
«Protagonistak ernegatzen duten aspaldiko kontu horiek erre eta haiekikoak egitea du helburu, berriro bizitzen hasteko. Narraziotik narraziora, teselatik teselara, gailentzen den gaia askatasunarena da: burujabetasuna lortzea arlo pertsonalean zein profesionalean».
Hezurren erretura, Alaitz Andreu, Aizu!, 2019-11-00
«Iraganetik orainaldirako joan-etorriei luma sartuta egingo dio aurre hain ausarta den kontzientzia, agentzia eta protagonismo hartze horri, ikasitakoak desikasi eta ahalduntzeko prozesuan aurrera egiteko».