kritikak:
Su zelaiak, Joxe Aranzabal,
Faroa bloga, 2014-11-10
«Egileak asmatu egin du fresko edo puzzle teknikarekin, eta protagonista txikiak lehenetsita, nahiz eta, hasieran batez ere, zenbait kontakizun errepikakor samarrak egin zitzaizkidan, asko eta antzekoak izanagatik».
Agur maitasuna, agur bizitza, Alex Gurrutxaga,
Berria, 2014-12-14
«Kontakizuna lineala da baina, horretaz aparte, estilo bilaketa nabarmena igartzen da, eta saiatze horretan —gehienean behintzat— garaile da nobela. Nabarmendu daitekeen ezaugarrietako bat egitura paralelistiko eta errepikapenen erabilera da».
49.aren kronikak, Saioa Ruiz Gonzalez,
Argia, 2014-12-28
«Funtsean, gerraren egunekoaren kronika da Peruarenak eskaini duena. Euskal literaturan ohikoa ez den gerra bati heltzea izan daiteke idazlearen ekarpen azpimarragarriena, baina hortaz gaindi ez diot deus berezirik aurkitu».
Sarraski-frontea, Javier Rojo,
El Correo, 2015-01-03
«Mikel Peruarenaren nobelak puntu interesgarri asko dauzka. Lehenengoa, nire ustez, idazleak hartu duen jarrera litzateke. Idazleak kronikagilearena egiten du, batzuetan pertsonaien buruetan sartzen da, baina gertakariei buruzko balorazioak egitea saihesten du».
Non datzan edertasuna, Edorta Jimenez,
Deia, 2015-01-03
«Joan ere, dokumentari ederrenak bezala doa eleberria, irudi duelarik lehenik izan dela musika, hots, ahotsa, eta gero etorri direla irudiak, zera, ahotsak aletzen dizkigun pasarteak, zati txiki-txikietan zatikatuak, pasarteok, zatiok, norberak josi eta sarraskiaren panoramika osoa izatea ahalbidetuko digutenak. ».
Su zelaiak, Igor Elordui,
Aizu!, 2015-03-00
«Irule beharra egin du idazleak: batetik, dokumentazio lan eskerga dago; bestetik, idazkeraren indarra eta jatortasuna; nola josi duen idazle gipuzkoarrak euskara batua, hasi eta buka liburua, Iparraldeko moldez».
Infernua kontatu nahiz, Lucien Etxezaharreta,
111 aldizkaria, 2015-07-00
«Gerra horrek sortu duen literaturari argitzailea eta sendiarazlea izan dadin eskatzen ahal zaio eta sail horretan Mikel Peruarenak eskaini diguna obra nagusi bat da».
Historia baino unibertsalagoa, Iratxe Esparza,
Gara, 2016-04-09
«Obra zatikatu baten bidez osotasun bat lortzen du egileak, liburuan agertzen direnek patu berbera partekatzen baitute: gerlaren ondorioetatik ez dago ihesbiderik. Sarritan fikzioak historia azaltzen du, Aristotelesek zioen bezala, fikzioa historia baino egiazkoagoa eta unibertsalagoa delako».