Bizitzako uneren batean giza biztanleriaren erdiari baino gehiagori eragiten dion gorputz-prozesu batek
—kulturala ere badenak— ez al luke gogoetarako oinarrizko gaia izan behar?
Sinestezina dirudien arren, hilekoari buruz hitz egitea zaila da oraindik ere.
Ikuspegi askatzaile batetik, eta gogoeta bultzatzea helburu, Basatiak liburuak hilekoa baliatzen du askotariko gaietara heltzeko bide gisa: gorputzak, sexismoa, ekologia, arrazismoa eta transfobia. Azken batean, hilekoaz hitz egitea mundu osoaz hitz egitea da; eta, bereziki, ezarritakoari jarraitzeari uko egin eta, beren errebeldiarekin, denontzat hobea den mundu bat eraikitzen duten Basati ugariez hitz egitea.