Su festak
Su festak
2023, saiakera
208 orrialde
978-84-19570-05-5
Azaleko argazkia: J.A. Areta Goņi (juxe)
Jon Urzelai Urbieta
1990, Zumarraga
 
Su festak
2023, saiakera
208 orrialde
978-84-19570-05-5
aurkibidea
 
Su festak
(Euskal musika jaialdiak XXI. mendean)
Jon Urzelai Urbieta, 2023

Musika jaialdiek Euskal Herrian izan duten egitekoa aztertu du Jon Urzelai Urbietak saiakera honetan, mende erdian, eremu globalean zein lokalean jazotakoak harilkatuz: Mairuelegorretako kobetatik hasi, Woodstocken errepliketatik igaro, eta Kobetamendiko zein Irisarriko zelaietara heldu.

      Gerraosteko kontsumo gizartearen garapena, transgresioaren lilura, gaztetasunaren asmakizuna, folklorizazioa, gentrifikazioa, urbanoa irentsi nahi duen urbanismoa, eta beste arakatu ditu Urzelaik. Walden, Martxa eta Borroka, Guggenheim. Be basque eta normaltasun simulakroak. “Marka bat eraiki nahi da, ez herri bat”, ohartarazi du. Harekin, baina, gogo kolektibo garaikidea taupaka non den ere bistaratu du, non ari den tradizioa berritzen, non komunitatea bere burua berrimajinatzen. Oro ez baita erre usaina oraino.

audioak:
“Hizpidea”, Hala Bedi, (2023-05-26)
“Irakurrieran”, Bizkaia Irratia, Mikel Ayllon (2023-06-29)
bideoak:
KK Inzona (2023-05-24)
kritikak:
Musikaren boterea, Jon Martin-Etxebeste, El Diario Vasco, 2023-05-20
«Irakurlea historiaren ziklikotasunaz jabetuko da: bertakoaren eta kanpokoaren arteko talkak, gazteen eta helduen arteko ezin ulertuak, profesionalizazioaren eta musikariaren ardura sozialaren arteko auzia, boladan dagoen estiloa undergroundaren ustiaketa interesatua..».
Zer den 'basque', Irati Majuelo, Berria, 2023-06-18
«Saiakera sendo eta interesgarria osatu du Urzelaik, genero honek hartu ohi duen idazkera akademiko lehorretik urrundu eta estilo adierazkorra lantzen baitu, ideien argudiaketari bezainbat azaldu nahi duenaren argitasunari bideratua».
Txiza, zirimiria ala waterboardinga, Ibai Atutxa Ordeņana, Argia, 2023-07-16
«Ni neu, BBK pakete osoa ezin burutik kendu aritu naiz irakurri ahala. Ezin burutik kendu BBK barne-hartzen duen Kutxabank izan zela 2008ko krisian gehien etxegabetu zuenetakoa eta hipoteka berankorrak funts putreei erreparorik gabe saldu zizkiena».
Su festak, Eneko Barberena, goiena.eus, 2023-09-03
«Liburua oso ondo dokumentatua, landua eta solidoa da. Zentzu horretan idazlearen lana eta meritua goraipatzea da egitea dagokidana. Txalogarria eta zoriontzekoa da».
Su festak, Jon Jimenez, Gara, 2023-09-10
«Saiakera honek aukera biren arteko talkaz dihardu: errituz, transgresioz eta indar eraldatzailez betetako benetako akelarre batetik gertuago ala gizakiarentzat fenomeno antzu eta hutsal bat baino ez dira gaur egungo jaialdiak?».