Zor baten ordaintza
Mikel Asurmendi
"Ene artzain-etxolak"
Emile Larre
Sendoa, 2001
Autobiografia hau berezia da hein batean. Sendoa argitaletxearen Auspoa sailean argitaratu izanak bere zigilua ematen dio hasteko, eta aldi batez, lehen aldikoz, apaiza batena izatea Auspoa saileko biografien artean. Hortik hasita kontuan har ezazu irakurle horrek zer duzun esku artean.
Eta zer duzun eskutan? Bada, batetik joan den mendearen lehen laurdenaz geroztik Ipar Euskal Herriaren erretratu bat, Emile Larreren euskara aberatsa eta luma bereziaren bitartez. Apaiza hau, ez da apaiza soila izan baina. Predikaria izateaz gain, pilotari, kantugile, bertsuemaile, kazetari eta euskaltzaina izan baita eta da.
Baigorriarra izanagatik, baigorriar izatearen anitza kausitu eta ezagutu dezakezu bere biografian. Emile Larre Belarrea baserrian sortu baitzen, Bastida auzoan. Eta eskolan ondoko Urdoze auzoan ikasi zuen. Eta gero, Uztaritze herria, eta Baxenafarroan gaindi Zuberoa eta Lapurdi ezagutu zituen.
Seminarioan ikasteak eta Uztaritzen lehenik eta Baionako bigarrenik eta II. Mundu Gerra ezagutu izanak berezko jitea eman zion. Ibilbide horretan Pierre Lafitte kalonjea ezagutu zuen, eta hark seinalatu zion bere bizitza. Herria astekariaren kudeatzailea eta auspoa izana da 50 urte luzetan. Mende baten horren laurdena zuzendaria izana, eta azken aldi urteotan auspoa izaten segitzen du oraindik ere.
Honela definitu du "Ene artzain-etxolak" bere egileak: "Artzainak aipatzean, bizitzan ezagutu ditudan pertsonak izan ditut gogoan. Etxolekin, berriz, ibili ditudan herriak eman ditut ezagutzera. Finean, autobiografia hau zor baten ordaintza duzu"
Irunero, 2001-X