"Orixe" jaunari agirian
Agirre'tar Toma
Lengo igandean Donosti'ko "El Día"-n argitaratu zenduan idazlanean ziozunari buruz natorkizu. Bidezkoa da agertu dezun kexua. Idazkera zenbait zirala-ta izan gendun auzian itz gogor bat zuzendu nizun. Egia. Parkatu. Eiztabaidaren beroak aizatuak dira olakoak.
Ez omen zizuten EUZKADI'ra bialdutako erantzunik argitaldu. Ez det nik orren errurik. Zerbait entzun nuan. Eztenka zetozela zure esanak. Alaz ere nayago nik argitaratu izan ba'lituzte. Borrokatzearen zaletasuna errazki sutzen zait, ba, neri ere gogoan. Tira ba. Ez orren errurik neri jaurti.
Bidera datorkidanez gero, beste arlo bat jo bear det. Onetsigarria da epai-gayan dagizun lana. Ibilbidea erakustea, zokondoak argiztatzea. Bear dan bidetik joateko gogoak zirikatzea. Onuragarrizko zeregiña.
Ontan, ordea, esku goxoa bear degu. Lenago ere maiz esan dedana da. Ondo dago lanen azterketa; bidezkoa da idaztiak epaitzea. Bakoitzari berea emanez. Utsa astindu ondoren, aipatu bezate ondasuna ere epailariak. Utsak azaltzea etzayo iñori atsegin. Areago oraindio, utsak besterik ez azaltzea.
Seaskatik irtena degu onezkero euzko-elertia. Ume-zapiak utzi zitun betiko. Beraz gaurko idazleak ez dute azterketaren bildurrik bear. Ez, orratik, iñor oztu; ez atzeratu. Gure jardunaz elerti-sallera jardule zenbait erakartzea obe da. Idazleak alkartu ta besarkatu gaitezen. Euzkera gaiaka dezagun. Ori da arloa.
Besterara, aneitz eskar dagizkidatzun onespenagatik.
Euzkadi, 1932-X-13