Apirilak 25

Javier Rojo

"Krabelinen herriminha"
Askoren artean
Alberdania, 1999

        Krabelinen Iraultzatik hogeita bost urte pasatu direlarik, historian halako ekintza bitxia burutzeko gai izan zen herriari egindako omenaldia da Alberdania argitaletxeak plazaratu duen liburu hau. Izan ere, zer gehiago behar du gertaera batek erromantizismo osoz jazteko? Abesti batekin hasten den iraultza militarra (estatu kolpea azken finean), armen ahoetan balen ordez krabelinak... Triangelu polita, iraultzak, abestiak eta loreak osatzen dutena, amesgai ederra. Batzuek pentsatu zuten gauzak alda zitezkeela, beste aukera batzuk posibleak zirela. Historia, ordea, burugogorra izan eta urak bere bidera eraman zituen, beti bezala. Hogeita bost urte pasatu eta gero, nostalgia da nabarmentzen den sentimendua, "saudadea", alegia. Omenaldi hau osatzen duten testuen artean denetarik aurki dezakegu. Haietako batzuk narraziotik oso hurbil daude; beste batzuk portugesez idatzitako literaturari buruzko informazioa ematen dute. Erdibidean, liburuan parte hartzen duten idazleak beste ikuspuntu pertsonal ematen dituzten testuak, Portugal hizpide dutelarik. Hogeita bost urte pasatu dira, eta apirilak hilabeterik krudelena izaten jarraitzen du. Baina behin batean (1974.eko apirilak 25) historiak beste bide bat har zezakeen.

El Correo, 1999-06-16

 


www.susa-literatura.eus