Seme-alaben bila
Javier Rojo
"Koaderno gorria"
Arantxa Urretabizkaia
Erein, 1998
Koaderno gorria izeneko eleberri honetan, Arantxa Urretabizkaiak berriro heldu dio literatura idazteari. Inoiz ere ez du guztiz baztertu lan hau, baina euskal literaturan egiten dituen agerpenak oso noizbehinkakoak izaten dira, ixilaldi luzeak tartean. Honetan istorio intimista bat kontatzen digu: ama batek seme-alabekiko kontaktua berreskuratu nahi du eta, honetarako, hauekin harremanetan jarriko den mezularia bidaltzen du Venezuelara. Istorioa bi mailatan garatzen da. Batetik, mezulariak seme-alabengana hurbiltzeko egiten dituen ahaleginak eta, bestaldetik, amak hauentzat idatzi duen testua. Istorioa intimista dela esan dut, hau da, gertatu nobelan zehar ez da oso gauza berezirik gertatzen, eta gehienetan ez da hausnarketarako betarik ematen. Sentimenduak dira nagusi. Argumentuak, edonola ere, zenbaitetan oso hari ahula duela iruditu zait, eta hari horri tira eginez gero errez lur joko lukeela, kartazko eraikina bailitzan. A. Urretabizkaiak, dena den, ahotsa du euskal literaturan, berea eta berezia. Erreferentzia puntu garrantzitsua da, alegia. Eta bukatzeko, kontu txiki bat liburuaren izenburua dela-eta: Koaderno gorriak ezinbestean The red notebook gogoratu dit. Kausalitatea ala kasualitatea?
El Correo, 1999-01-20