Ekologiaren logika
Javier Rojo
"Kulturaren enigmak"
Marvin Harris
Gaiak, 1996
Mendebaldeko kulturatik piska bat urrun dauden beste kulturetara hurbiltzen saiatzen garenean, askotan aurkitzen ditugu harrigarriak edo zentzugabeak irudi dakizkigukeen fenomenoak. Adibide tipiko-topikoa erabiliz, zer dela-eta daude hainbeste behi Indian, jateko erabil litezkeenean? Askotan, gehienetan, izpirituzko arrazoien bidez saiatzen dira honelako gauzak azaltzen. Marvin Harris antropologoak, ordea, hori eta hori bezalako beste agerpen kultural batzuk azaltzeko haruntzago joatea erabaki du, eta agerpen kulturalen izpirituzko azalpenen atzean eskutatzen diren arrazoizko azalpen materialak bilatzeari ekin dio. Ekologia du ikerketa prozesu honetan bidelagun. Hortaz, agerpen horiek mendebaldekoen ikuspegitik zentzuzkoak ez diruditen arren, ekologiatik ikusita zeharo logikoak direla jakinarazi nahiko digu. Baten bat adibidez harrituta geratuko da ekologia gerren erruduna dela jakitean, baina honelako azalpenak ematen hasiz gero, ez dago hastapen etikorik jartzerik. Alde batetik, lasaigarria izan daiteke mundu honetan ordena jartzen duen logika bat badagoela pentsatzea. Baina, bestaldetik, determinismo hutsean murgil gaitezke, mundua ezinbestez den bezalakoa baita. Baikorra edo ezkorra izatea, hor dago koska.
El Correo, 1996-11-21