Baserritar nekuezaleentzako (sic) escolia
Xabier Mendiguren
"Baserritar nekuezaleentzako (sic) escolia"
Juan Jose Mogel
Euskal Editoreen Elkartea, 1987
Nekuez jasan daitekue honelako zabarkueriarik. Trakeskeriak edonon eta edonon nekagarri eta gorrotagarri badira, zer esanik ez klasikoen argitalpenetan. Norbaitek pentsa lezake prestatzailearen utzikeria izan dela tartean, baina ez da hola izan beste nonbait dago kausantea eta inprimategiko bigarren probak ez ematearekin zerikusia du. Hala ere ez dugu izenik aipatuko, sumatzen baitugu lotsak ez lizkiokeela masailak gorri araziko.
Liburu honen egilea, Juan Antonio Mogel Peru Abarkaren egilearen iloba dugu, osaba bezala Markinan apaiz, eta osaba bezala euskal liburuen egile, antzeko hizkuntz eredua erabiliaz, nahiz eta haren adinako maisutasunik ez izan.
Honako liburu honi, gai honetan dihardutenek "Escolia" deitu ohi diote. Bere berezitasunik handiena, bi argitalpen izatea, 1816 eta 1845koa, hain desberdinak non ia bi liburu direla ezan daitekeen. Oraingoak bigarrenari jarraitzen dio eta bien arteko aldeen berri ematen den arren geure eritziz gehiago sakondu behar zukeen moldatzaileak alderdi horretatik, literatur bizkaierak XIX. mendean izan zuen bilakaeran esanahi handiko eta erakusgarri gerta daitekelako, orain artean gehiegi ikertu ez bada ere.
Liburuaren mamiaz, esan dezakegu nekazari euskaldunak salbaziorako bidean jartzeko idatzia izan zela, eta alde horretatik egungoei ez digula ezer askorik esaten. Hala ere, testu xaharrok eta gogoko dituzuenok badakizue.
Argia, 1988-02-28