Thriller bat
Javier Rojo
"Arotzaren eskuak"
Alberto Ladron Arana
Elkar, 2006
Alberto Ladron Aranak idatzitako "Arotzaren eskuak" izenburuko eleberria "thriller" generoaren barruan koka liteke. Hilketa izugarriak, hildakoen mundutik datozen aspaldiko misterioak eta nahi gabe ikerketa nahasi batean sartzen den pertsonaia arrunta ikusiko ditugu nobelan. Abiapuntua neska batek aitonaren baserrian aurkitutako gorpu mutilatu batean du. Misterioa argitu nahian, Ane izeneko neska hau Frantzian zehar joango da, Bigarren Munduko Gerran jazotako gertakari batzuekin topatu arte. Nobela misteriozkoa denez, gustura eta erraz irakurtzen da, udarako irakurketa aproposa, alegia. Argumentuan zulo bat baino gehiago dago, ordea. Hau hain garrantzitsua ez bada ere, eta zenbait puntutan, bukaeran adibidez, ez da batere sinesgarria istorioa, eta generoaren sinesgarritasunaz ari naiz.
El Correo, 2006-08-16