Maskotaren bila

Javier Rojo

"Manila konexioa"
Jon Arretxe
Elkar, 2003

      Jon Arretxek nobela berri bat, "Manila konexioa" izenburua duena, aurkeztu digu. Hasierako planteamenduan liburu honek Patricia Highsmith-en nobela ezagun baten parodia dirudi. Izan ere, gaizkile batzuek emakume aberats baten maskota bahitu dute, honen truke ordainsaria eskatzeko. Emakumeak ikertzaile pribatu bat kontratatzea erabakitzen du bahitzaileak bilatzeko. Parodia da nobela beltzen parodia, adibidez, ikertzailea eta honen laguntzailea ez baitira, egia esan, oso trebeak, eta zeozertan asmatzen badute, kasualitate hutsez izango da. Gauzak honela, nobela honetan kontatzen dena marrazki bizidunetatik edota komikietatik hurbilago dago (ikertzaileek Mortadelo eta Filemonen antza handia dute) beste edozein gauzatatik baino. Edonola ere, Jon Arretxe oso idazle trebea da honelako istorioak gauzatzeko, behin baino gehiagotan erakutsi duen bezala. Kasu honetan ere bere irudimenak ez dio hutsik egin eta nobela argumentu korapilatsua duena, egitea lortu du. Argumentuaren tonua, bestaldetik, azken aldean pixka bat moteltzen da, baina literaturan denbora-pasa arina bilatzen duenak badu nora jo, idazle honen zaleak ez baitira dezepzionatuta sentituko.

El Correo, 2004-02-18

 


www.susa-literatura.eus