Zarraren agurra

 

          1

Ontzat artzen det zenbait

bromako esate,

eta bestiak ere

oi egiñ bezate.

Aita banitz bezela

maitatu nazute,

ta nola nagon zarra

ikusten dezute,

ontaz aurrera zuek

segi zaiozute.

 

          2

Gaztiak jardun dira

bertsuetan bapo,

ixildu gabetandik

zipla eta tako;

oriyek ez daukate

memoriya flako,

bakoitzak biar ditu

bi ni bezelako,

errespetatu naute

zarra naizelako.

 

          3

Talentu asko ditu

zenbaiten buruak,

oietatikan datoz

gauza seguruak;

guretzat izan dira

gizon onraduak,

zar-gaztiak dotatu

ginduzen Murua'k,

ixtimatutzen ditut

zure bost duruak.

 

          4

Zubimendi ta Ariztimuño

ez dira izdun itsusiyak,

eskolaz ondo jantziyak daude,

gauza asko ikusiyak;

juradu eta sekretariyo

gizon abillak guziyak;

Basarri zuten laguntzallia,

merezi ditu graziyak,

nola maiteko ez du euskera

Zarautz'en jaio ta aziyak?

 

          5

Arrokeriyan ez naiz asiko

irrintzi eta algara,

umildadian itzegitia

gustatutzen zait, al bada,

danak alkarri lagunduta're

bizitzen naiko lan bada;

salan ez daukat ezer askorik,

iya ustu zait ganbara,

nere bertsuak aituxe dira,

orain gaztien txanda da.

 

[1936]

 

 

 


Txirrita-en bertso jarriak

 


www.susa-literatura.eus