Aita eta sui-gaia

 

          1

Gizon bat etorri zait

prestuaren gisan:

biyak aita eta sui

biagula izan,

alabak ere naiko

zuala zeritzan;

nola kastu aundiyak

baizeuden elizan,

dotia sobratzera

Bilbao'ra juan nitzan.

 

          2

Bilbao'tik etorri ta

lenengo galdera:

«Aita, lengo itzetan

konforme al gera?».

«Mutil zintzo batekin

izan du aukera;

naiago nuen itzik

ez banu atera,

bazijuazke beste

paraje batera».

 

          3

Nai duena egin da

or dago seriyo,

onuzkero juan da ta

zer erremediyo?

Kristau suertosuak

ez giñan gu jayo,

zintzotuko nitzala

nunbait etzan fiyo,

astiasuar bati

entregatu diyo.

 

          4

Lenbizi egin diyot

asarre-papera:

«Estimatzekua da

orlako aukera!

Baño gorroto txarra

danentzat kalte da,

ia litro bat ardo

lenbizi atera,

ori eranaz bapo

konponduko gera!».

 

          5

Biyak mayian giñan

exerita jarri,

pasadizuak esan

dizkagu alkarri:

«Huelga bat sortu ta

ibilli naiz larri,

iru duro besterik

ez ditut ekarri,

baietzkua izan bazan

nitzan parragarri!».

 

 

 


Txirrita-en bertso jarriak

 


www.susa-literatura.eus