Alperraren suertia

Txirritak jarriyak

 

              1

Kalipurniyan euskaldun bati

gertatutako kasuak

danak eztitu merezi baña

esango ditut batzuak;

penagarriyak ziran orrek an

eman zituan pausuak,

azkenerako lagundu diyo

gure Jaun amorosuak.

 

              2

Alperkeriyak bentzitu zuan,

aztu zitzaion lanian,

golfo guziyen kapitan zegon

Kaliforniya danian,

usandutako okelak janaz

beti ziar etzanian;

ango zakurrak kontentu ziran

ura etorri zanian.

 

              3

Labak aldian juntatzen ziran

iturri-zoko batera

usandutako okelak eta

galleta-puskak jatera;

Gobiernuak bota zituen

Arjentina'ko partera;

parientiak orren sustraia

etzuten errex atera.

 

              4

Bi naziyotan zeuden jendiak

aspertu zituan iya,

gure Jainkuak lagundu ziyon,

eta bazeukan premiya:

an zebillela izandu zuen

tokamentu bat aundiya,

lanian asko biartu gabe

izan da orren Indiya.

 

              5

Al zan bezela billatu eta

ekarriya dute andik,

an partiera nola izan zan

goguan degu oraindik:

golfo guziyak ujuka noski

eziñ arturikan txandik:

«Beti gu joka ari da eta

erama'zute emendik!».

 

 

 


Txirrita-en bertso jarriak

 


www.susa-literatura.eus