Besarkada bat, zeuri..
Anari
Zure kantuen hitzekin ikasi dugulako, eta zure kantuetan ikusi, gure buruak.
Zure ahotsak barrunbeetan sortu dizkigun dardarengatik, gure kobazuloetan barrena abiatu den bakoitzean. Oihartzunak.
Zure kitarraren negarrak gureak harrotu dituelako, kolpez, laztanez.
Zure kantuetan ageri diren isiltasunengatik, inork ez baitaki zu bezain ongi guri berba eginarazten.
Eta guzti honen gainetik, kontzertuetan eskeintzen dizkiguzun irribarreengatik.
Eskerrik asko.
aztarnak
Anari
Desertu erdian bale eskeletu bat da,
behin itsasoa han izan zeneko aztarna bakarra,
aztarna bakarra.
Mendi altuan karakola bat da,
behin itsasoa han izan zeneko aztarna bakarra,
aztarna bakarra.
Etxe osoan usain antzeko bat da,
behin hemen izan zineneko aztarna bakarra,
aztarna bakarra.