Mutuahed
Otsokume bati amak lehen aldiz
hortzak erakustean bezela.
Traizionatuta, epaituta, jodituta
sentitu naiz.
Baina bihar barriro
elkar masturbatuko
gara, zure agendako
leku ilunen batean eta
nik ez duzula bat ere
txarto egiten
pentsatuko dut.
Ondoren Biblia
puxka bat emango
didazu, ahora. Ez, ez
daukat goserik, banoa.