Amets gaiztoak

 

Lery Leroy

 

Nire aitonaren aurpegia oroituz altxatu naiz goizean,

gogoratzen hasi ta guztiak lotura ta zentzu bat du,

guztiak amaiera ta heriotz bat duen legez.

 

Amets honetan ez zen bukaera bat proklamatu

nahiz eta hori izan gehiengo baten nahia.

 

Martxoak 31 betetzen zituen egun hartan,

goiz hartan erortzen ziren gauza arraro guzti haien ondorioz,

nire aitonaren aurpegia bezalaxe

beste milaka euskaldunenak ere desagertu ziren,

beraien amorruarekin batera

arima iraultzailez beteriko kalea ta baso bazterrak utziz

eta horrekin batera argirik gabeko zeru batera zeramatzan

eskailera erraldoi bat sortuz.

 

 

"Txaman" orrialde nagusia

 



www.susa-literatura.eus