Oraindik
Lokni
Oraindik egongo da
besteen tesiak
bere tesi bihurtuko dituenik,
eta besteen
orijinaltasun eta bakantasun
sentipenak
bere egingo dituenik.
Oraindik egongo da
idazten duenari
edo ulertzen ez dituen hitzak esaten
dizkionari
flipau deitu
eta gero bere kamisetan
lehenagoko beste flipau-ren baten
hitzak
eramango dituenik.
Oraindik egongo da
asteburuetan inertziaz edango duenik
eta legalitate-tik kanpo dauden
baina bere ingurunean onarpen legala duten
drogak
kontsumituko dituenik;
baina eta egongo da, baita,
bere ingurunean hain onarpen legala ez
duten drogak
kontsumituko dituenari
yonki deituko dionik.
Oraindik egongo da
bere pentsakeraren (instalatu diotenaren)
berdina ez duena
hil ala biziko etsaitzat izango duenik.
Oraindik egongo da
dudari beldur izango dionik.
Oraindik egongo da
askatasunaren izenean
askatasuna lapurtuko duenik.
Oraindik egongo da
sexua 14 pulgadako emozio bat bezela
biziko duenik,
eta bere bizitzako lau urtetako lana lapurtuko dion
lau erruberetako burni zati mekaniko bat edukitzea
amestuko duenik.
Oraindik egongo da
zapaltzen duen dirua bera
gurtu eta defendituko duenik,
eta berez existitzen ez diren
baina bere bizitzaren norabidea
obsesioz markatuko dioten
harrakasta eta porrota kontzeptuak
asimilatu eta pertsonifikatuko dituenik.
Eta oraindik egongo da,
zergatia jakin barik,
goizero erdi hutsik
eta frakasatu sentsazioz jeikiko denik.