Calllahan
Ez omen zinen zoriontsua,
eta ene bihotzeko atea jo zenuen azukre eske,
zure bizitza, negar malkoek gazitu zutelako.
Nik, terroi goxo bi eman,
eta ate hori nahi zenuen beste aldiz zabalduko nizula
adierazi nizun.
Behin eta berriz izan zintudan bisitan:
Zure bakardade iluna apurtu nahian,
zure azal leuna laztandu nuen.
Nere muxurik xamurrenak eskeini nizkizun.
Zure negar malkoak lehortu nituen,
beraien ordez, barnean neukan goxotasun guztia emanez.
Orain, ene bihotzerainoko bidea ahaztua duzu.
Ene bihotzeko taupadak entzuten ditut,
abiadura erregularrean,
zu ate joka noiz agertuko zain,
soinu armoniko jasangaitz hau eten dadin.
Orain, hotzak ferekatzen du ene azala.
Barnean nuen goxotasun guztia xurgatu didazu.
Nere begiek,
barnean nituen negar malko gazi guztiak isuri dituzte.
Bakardadea jabetu da nitaz.
Bakardade mingotsa besterik ez didazu utzi.