Das Mädchen und der Junge

 

Meng

 

neskak alde egin zuen. batzuetan ez da

behar ezer altxatu eta iragandakoa

atzean uzteko.

 

gero mutila topatu zuen. benetan

zeozerren bila zebilela konturatu zen

orduan.

 

mutilari harrigarria iruditzen zitzaion

neskak alde egin izana, besterik barik.

berak ere berdina egin nahi izan zuen,

bidean lagundu nahi izan zion.

 

baina neskak jadanik iritsi zela uste

zuen, eta jesarri egin zen. mutila orduan

altxatu zen, eta alde egin zuen.

 

horrela banandu ziren euren bideak.

 

amaiera.

 

 

"Txaman" orrialde nagusia

 



www.susa-literatura.eus