Bat gara

 

Indio

 

etxera heldu ta

zu eskatzien ikustie

botetan dot faltan.

 

kristal atzean

ezin besarkatu

ezin ikutu,

baina begiradak ta irrifarreak

nahikoa dira

maitasuna adierazteko.

 

zure barnean izan ninduzun,

zuk jandakoa nik jan nuen,

zuk edandakoa nik edan nuen,

zuk arnastutako haize freskoa nik arnastu nuen,

ta zure beroak mantendu ninduen

bero, bero

goxo, goxo.

 

bat izan ginen

ta bat gara.

hesi batek

ez eta horma batek ere

ez du hori aldatuko.

 

bat izan ginen

bat gara.

 

 

"Txaman" orrialde nagusia

 



www.susa-literatura.eus