Mr. Yellow
Atzera begira, arrazoia aurkitu nahiez
arrazoidun animali garen lez.
Baina duela asko utzi genion
mirarietan sinesteari.
Arrazoitzen ikasi egiten delako
eta inork irakatsitakoa
lehenengo sentitzen ikasten delako
herri honetan behintzat.
Bakarrik zabiltza oinezean
zure bidea zein den jakin gabe
eta jakin nahi gabe
ezerezaren gabezian.