Bilbo, 02-09-14

 

Mr. Yellow

 

Hor gaude

geunden leku berdintsuan

 

komunetik behera joan nahi ez duten zigarroen antzera

 

ur korronte bortitzari aurre egin ondoren

geunden leku berdintsuan

 

bustirik, kakazturik

baina hor gaude

 

ta zinez dakigu

saiatuko direla

hamaikagarrenez

zintzilikaturik dagoen kate luze bezain herdoildu honi

tira egiten

 

baina hor egongo gara

bustirik, kakazturik...

baina duintasunez

 

komunetik behera joan nahi ez duten zigarroen antzera

 

 

"Txaman" orrialde nagusia

 



www.susa-literatura.eus