Lokni
Koloreek txoko zuria
konkistatu behar dutenean
txoko zuria defendatu egiten da
bere indar guztiarekin
baina koloreak asko dira
eta zuriak ezin du konkista eragotzi
pixka bat atzeratu bakarrik
koloreak zuriaren gainera doaz
konkista burutzear dago
azken unea gainean da
orduan
zuria
bere azkenaz jabeturik
beltz bihurtzen da
koloreek konkista ez dezaten