Kale kantoitik
Txaman
Eta hortik leihotik, argixe sartzen dan lez, argixe urten be eitten da. Eta argi moduen heldu jaku, Aranjuezetik, Indio-n animue ta kolaboraziñue. Zuretzat doie ba, laugarren olatutxo hau, zuretzat eta zure moduen leihotik begiratzen ikasi daben danentzat.
Zer esan hemen, kaleko kartzeletan, leihotik begiratu gurien gabizenotaz, leihotik gure dogune ikusi daitten mile eta bat gabetan murgiltzen garenotaz. Barriro be gaba etorri da eta, mareiek lez, idatzitte geunken dana borrau dosku. Halan da be, badakigu atzo zer ginen eta badakigu bixer zer ez dogun izen gure.
Ez gara nork bere berbak jateko besteko egozentrikuek, baina ez doguz, behintzet, plastikozko berbak ondo dekorautako prentsaurrekotan saltzen, ez doguz berbak boltsan kotizetan. Hemen ez dozue topauko marfilezko kulturman-nik, euskeran inguruen sofa bat ein ta bertan hanburgesau dan hogetamar urtetako agurerik. Ez, ez dozue topauko, ta topau ezkero, emoiguzue su, mesedez.
Zitazio judizialak, farmaziarako bonoak, loreak eta oherako zitak: txaman@euskalerria.org-era