BESARKADA BAT ZEURI...

 

Jeff Lebowski, Nota

Los Angeles (1997)

 

Zeuri, zeuri...

        Zeluloide forman agertu zara, Nota, konturatu gabe, bizitzaren martxa pausatzera momentu batez edo eternitatez. Eguneroko gauzak biharko utzi ditugu eta ametsak, alfonbra gainean jarri ditugu haiekin batera hegan egiteko, bedarra estiloarekin erre eta kaleko berbak ilusiografia bihurtzeko.

        Pertsona arruntek, aurpegi karratuz begiratzen zaituzte, erreprimitutako asmo guztiek bihotzerrea sortarazten baitie. Sistemak ez du lekurik zuretzat, baina kili-kolo eta urduri jartzen dozu.

        Edaizu gustura esku artean daukazun ruso zuria, ez zaitez liau, Nota, ez gatoz zure alfonbran txis egitera. Creedencen zinta batzuk bueltatzeko egin gura dogu zita. Grabatu ditugu honezkero eta Leri Leroyren kotxe zaharrean entzuten ditugun Txamaneko ale barri bat erreskatatzen goiezan bakoitzean.

 

 

"Txaman" orrialde nagusia

 



www.susa-literatura.eus