Lery Leroy
Hotzikara arrotz baten ondorioz somatu ahal izan ditut bakardadean, erreflexio modura, hi-tzen arteko harreman ta solasaldiak, gorputzeko edozein ataletan poroak zabaltzen zaizkidala, ta subterranio hontako haize gris ilun ta hotzak larruazala tente jartzen didan bitartean,somatzen dut bakardadea hotzikaren ondorioz. Somatzen hasten naiz ere bizitzan ditudan eta izango ditudan hutsune nabarmene-gietan huts egitearen ondoriozko hutsuneak, bizitza ta herioaren arteko erlazioak aurkitzen laguntzen dizkidaten hutsuneak deritzot, baina Lery Leroy zaharrak zioenez delirio hutsak dira hutsune horiek, beraz momentu hontan lirio galant bat erretzeko gogoak datozkit. Zuzen ta egoki jokatuta ez dut erreko, baina ez gogo faltagatik, baizik eta oraindik badudalako arinago erreta-koaren efekturen bat. Subterraniotatik sugandilen antzera odola berotzera irtetzea erabakitzen dut eta lurrazpian jasaten ditudan zazpi orduetariko tarte batzuk irakurtzen beteko ditut, irakurtzen eta idazten, zeren eta barnean dudan idazle kas-karrak ez du gehiago prozesatu nahi bere baitan, orrietan plasmatu baizik, Sub Parking honetan lanean nabilen bitartean behintzat.
Eta Süsking, Keroac, Bukowski ta antzerako i-dazleen liburuetan nire bizitzako ezbeharren antzekoak ustekabeki irakurtzen ditut, adibidez Lery Leroy Keroacen liburuetan ageri da, Jean Bautiste Grenole nire egun berdinean jaio zen eta amodio historio oso antzekoetaz hitz egitean nireekin bat datozela konturatzea. Ta guz-ti hoiekin, ta uztailak 17 bete zituenean jaio nintzela kontutan hartzen dudan bakoitzean, eta delirioetan erortzen naizen bakoitzean, idaz-teko gogoak etortzen zaizkit etenik gabe.
Baina oraingoz ezinezkoa zaidanez horrelakorik, kon-forme baino gehiago nago Txamanen hitz sorta hau gure kaleetan zehar, nahiz ta subterranioki izan, argitaraturik geratzearekin, inolako diru laguntza eta inoren beharrik gabe. Etenik gabe jarraitu nahi nuke nire pentsamendu eta ilusi-oen nomadismo honekin, eta Mordou antzeko neska liluragarrien historiak oroimenean zigilatuz, ta ustekabekeri gehiago idatziz. Beraz, lasai nago jagonean herioaren hegal erraldoiak ate ondoko leihoan astintzen ari diren bitartean.