Auzokideak
Raferti
Zu etorri zinen lehenengo,
duda bat zor nizula esanez.
Nik, isilik, pazientzia eman nizun
lata batean.
Ondoren, ni joan nintzaizun
zoriontasun pixka baten bila, ez baitut
Hollywoodeko filmerik ikusten.
Lehenakoan atea jo zenidan, zure bihotza
errebeindikatuz, joan den astean lapurtu
nizula leporatuz.
Zure atean ninduzula itxartu zinen hurrena,
biziaren eske netorkizun, aurreko batean
heriotza eman zenidalako azukrearen kaxan.
Zuk, zure mineralezko
begiekin, isiltasuna sartu zenuen bihotzak egon
behar lukeen hutsunean.
Atzo, errekak lixatutako harriak diruditen
ezpainekin kolpatu zenuen nire atea, negarrez
agoniaren mantarekin estalia.
Nik ez nuen ezer zuri eskeintzeko.
Zoramenaren oihuak entzun ditut gaur
paretaren bestaldean,
ate joka ibili naiz baina
ez didazu aterik zabaldu.