Azken eguna
Raferti
Egun
bakoitza oso luzea egiten zati,
lurrean emandako bizitza oso bat
balitz bezala.
Itsasoa erdi biluzik dago, soineko urdin ilun
batek janzten du.
Gizon jakintsuek diote,
olatutxoek umeen marrazkiak
ezabaten dituztela
banan banan eta gora behera,
denborak minak ezabatzeko
erabiltzen duen gaitasunarekin.
Nik ez dut deus sinisten.
Ni haitzen gainean nago pentsakor
eta eskuineko eskuarekin odol-hustutako
bihotza jaurti dut itxasora.
Bertan hartu du lur,
bertan herdoilduko da.
Urteekin goroldioak
estaliko du eta arrai ttipiek jostailu
bat bailitzan inguratuko dute.
Betirako bota dut bihotza itxasora,
ez da sekula ere mugituko, hor egongo da
300 urte barru zientzilariek aurki dezaten,
hipotesi antropologikoak atara ditzaten.
Honezkero berreskura ezinak dira
nire taupadak,
bertan isilduko dira.
Bertan hilko naiz.
"Txaman / 2. zenbakia" orrialde nagusia