Ilusioa, heriotza, ilusioa

 

Mutuahed

 

Ez daukat ezer pentsatuta hemen idazteko, ez dakit nor den irakurlea, ez dut larregi ezaguten idazlea, ez dakit zein dan heldulekua...

        Pentsatzen jarraitu, zu, bai zu, zikintzen zabiltzan hori izango zara ni jasango nauen bakarra.

        Ez dakizu non nagoen, ez du inporta.

        Nik badakit non zauden eta ez dizut utziko, aurrean daukazun testuak ez dioenaz ohartu gabe orrialdea aldatzen.

 

IGORRETA atzo

        Eleizaren alboan zaude, 5 minutu falta dira mezarako. Askurea nabaritzen duzu kanpai-hotsen tenpoarekin jolasean. Ez duzu igertzen, baina, lurrezko zimurrek badakite eleiza, barrokoa izateko zintzoegia eta klasikoa izateko harroegia dela.

 

Abenduak 28 ANTARTIDA

        Harritu egin zara urgainetik doan bale erraldoia ikustean eta uretatik irteten zabiltza galdu edo irabazi duzun jakin barik.

        Neba biak ostixaka dabiltza, aita agertu eta uxatzen dituen amorrua, nazka, isiltasuna...

 

Uztailak 3 ALGERIA

        Erreka alboko harrietan aske sentitzen zara. Gitxinaka-gitxinaka mugatu egiten duzu soinua, lakua, momentua. Daliren marrazki bat zeure ipurdi azpian eta lainoak, miseriak.


 


Apirilak 25 OPORTO

        Ezinegona duzue, marmolezko eraikinok. Urrez eta odolez idatzitako fantasien nostalgia. Adreiluek fadoak kantatzeari utzi diote suteen aurkako araudia hautsiz. Ilusioa, gezurra, ilusioa.

 

DURANGO bihar

        Konturatu zara desberdina zarela, ez zara inoiz arrunt izango. Lagun guztiak abioian ibiliko dira, zu errenka zoazen bitartean.

        Etxe osteko lastoa. Amorrua, nazka, isiltasuna. Saint Denis-era trena. Ardo garestia, usteldua. Fatxada dizdiratsuak, hipokresia larriaren sintomak. Ilusioa, gezurra, ilusioa. Ilusioa, heriotza, ilusioa.

 

 

"Txaman / 2. zenbakia" orrialde nagusia

"Txaman / 1. zenbakia" orrialde nagusia

 



www.susa-literatura.eus