Ene barrioa II
Perry Smith
Modernitatearen profeta berriak
iritsi dira ene barriora.
Beraiek diote kontzientziaren deiari
erantzunez gero ez dela ongi bizitzen.
Barrioko artista kontzeptualak Londresetik bueltan
Club bat jartzea erabaki zuen;
ene barrioa kosmopolitago bihurtu asmoz.
Psikoanalistak dira
egungo jende modernoaren konfidenteak
Rolling
Stone batzuk ere badira ene barrioan,
Babesa emango dien irla desiratua
Aurkitzeko esperantza urria duten naufragoak dira.
Nihilistek sua eman zioten
Prosegurreko furgoi blindatuari
Irakurri dut barrioko graffitiren batean,
kaioletan dauden txoriek ez dutela abesten eta
bizitza osoa garrasika laguntza eskatzen
igarotzen dutela.
Barrioko Caritasen egoitzan,
junkien seme alaben begirada
lauso eta galduek ezin dute arreta mantendu
puntu jakin batean.
Boluntario batek gehiegi ikusi dutenaren
Begirakunea dutela esan dit.
Bertolek semeari esan zion, zintzo izateko
eta mesanotxean zuen 10 hatzetako labana inoiz ez hartzeko.
Baina semeak, Xabierrek, labana hartu eta beste ume bati
bihotzean sartu zion pertsonak nola hiltzen ziren ikusteko
Gero komunikabideek ene barrioaz ariko dira;
bertan probetxuzko gauza gutxi gertatzen direla esanez, e.a....
"Txaman / 2. zenbakia" orrialde nagusia