Ordubatak hogei gitxiau emoteko
Mr. Yellow
«ez nagoen edozein lekutan,
zoriontsu izango nintzatekeela iruditzen zait»
Paul Auster
12:38
am
irakurri nuen nonbaiten
jendez beterik zen kalea
eurijasak hauen abiadura arintzen zuen bitartean
ni
astiro nindoan
aterki gabe
aterpe gabe
hala ere
inork ez zidan begiratzen
beharbada ez negoen
beharbada ez nintzen
bizirik nengoela ohartzeko
hil beharra nuen
hitzordua nuen herio doktorearekin
egia esan
aspalditik
bere kontsultaren itxarongelan
nengoen
gizon eta emakume goibelekin
begiradak gurutzatzen
ibiltzea
kale ilun haietan ibiltzea
nire buruaz beste ez egiteko aitzakia
besterik ez zen
pausuak ematea
pausu hau ez ematea zen
banekien
ibiltzeari uztean
nire bidaia bukatutzat emango nuela
banekien
geldituaz gero
herio doktorearen
beltzez jantziriko erizainak
nire izen abizenak esan
eta nire patrikako arma hotza
estreinatuko nuela
banekien...
eta berriz ere
hainbat alditan bezala
euripean
nire zapatillaren sokak
gaizki lotu nituela
konturatu nintzen
"Txaman / 2. zenbakia" orrialde nagusia