Koloreak matxinatu zirenekoa
Lokni
Koloreak matxinatu ziren egun hartan konturatu nintzen.
Itsasoa gorritu egin zen.
Altxatu nintzenean hormak beltzak ziren,
eta belarra urdina.
Aurpegi berdearekin gora begiratu nuenean,
ohartu nintzen zerua more kolorekoa zela.
Hondarra arrosa zen,
eta haitzak berriz horiak.
Papela marroia
eta tinta zuria.
Sua grisa bihurtu zen.
Eta gaur egun, lurra laranja kolorekoa da.
Orduan konturatu nintzen
eta orbainetatik kolorerik gabeko odola
isurtzen dudan hauetan ere
konturatzen naiz,
zure begiak
iadanik,
ez zaizkiola hainbeste gustatzen.
"Txaman / 2. zenbakia" orrialde nagusia