Ez dugu alde egingo

 

Tawfiq Zayyad

 

Hemen

zuen bularren gainean

irauten dugu

zuen eztarri zuloetan

harresi batek bezela

kristal zati

ikaragaitzek bezela

eta zuen begietan

suzko ekaitz batek bezela.

 

Hemen

zuen bularren gainean

irauten dugu

harresi batek bezela

goseti

biluzik

desafiatzen

bertsoak abesten

Kale suminduak

manifestazioz betetzen,

eta harrotasunez kartzelak.

 

Edan egizue itsasoa gura baduzue,

guk hemen jarraituko dugu eta.

 

Itzalaren, laranjondoaren eta olibondoen

zaindariak gara

legamia orean bezela ereiten ditugu ideiak

gure nerbioak izotzezkoak dira

baina gure bihotzek sua botaten dute

egarria daukagunean

harrietatik aterako dugu ura

lurra jango genuke

gosea bagenu

BAINA EZ DUGU ALDE EGINGO

eta ez gatzaizkio gure odolari zeken izango.

 

Hemen

iragan bat dugu

orainaldi bat

 

Hemen dago gure etorkizuna

 

 

 

"Txaman / 2. zenbakia" orrialde nagusia

"Txaman / 1. zenbakia" orrialde nagusia

 



www.susa-literatura.eus