Kale kantoitik
Txaman
Hemen dekozu, erregalu eta loterixa artien anestesiatute egon zaren hori, bigarren Txamana. Euskadi zaharretik jausten dan beste hosto bat da hau, herri honen makurtze prozesu konstante honetan parte gure ez daben partie. Beste eperdi batzuk txupetako darabilzun bidien, zeure eperdixe segiduko ez dabena.
Negue datorrela ta, bakardadien milleka kopixa inprimidu gure dosuz. Autobusek eta arkatzak, Bach eta errebeldixie, ohie eta kalie bateraezinek diezela sinestu erein gure doskuzu. Edozer eittie alperrik dala. Dana galdute dauela. Ai... Big brothera-z dana kontrolau zeinkela pentsetan dozu.
Ja! Penie emoten doskuzu. Zabor ustelan usaine igerten jatzu hemendik. Eztakixu emoten dozun belarriondoko bakotxeko bi jasoko dozuzela. Eztakixu mantxa hau gero ta handixaue dala, gero ta koloretsuaue.
Hasi zaittez zure funerarixetako baten asegurue eitten. Zeure bille goiez.
"Txaman / 2. zenbakia" orrialde nagusia