Sabino Arana Goiriren «Olerkijak»

(1861-1903)

 

        2003ko azaroaren 25ean bete da Sabin Arana Goiriren heriotzaren mendeurrena. Politikako, gramatikako, historiako eta bestelako idazkiez gain, poemak ere idatzi zituen Arana Goirik, 33 haren lanen biltzaileek diotenez. Bizkaitarra, Baserritarra, Euzkadi, El Correo Vasco, La Patria eta Patria aldizkari eta egunkarietan kaleratu zituen gehienak; batzuk berak eta beste batzuk bere ondorengoek. Bere olerkien lehen bilduma Koldo Eleizaldek egin zuen eta 1919an eman argitara, Editorial Vasca-n, Olerkijak izenburuaz. 1980an, Sendoa argitaletxeak Arana Goiriren Obras Completas kaleratu zuen, Sabindiar Batzaren ekimenez eta Martin Ugalderen koordinaziopean, eta bertan publikatu ziren poema guztiak, hala Eleizaldek jasotakoak nola bildu gabe utzi zituenak. Edizio horretan jaso bezala dakartzagu guk hona, Arana Goiriren olerki guztiak. 1982an, azkenik, Santi Onaindiak Arana Goiri'tar Sabin olerkari eman zuen argitara, Aranaren poesiaren eta poemen edizio kritikoa kontsidera daitekeena, sarrerako azterketaz gain, poema bakoitza komentatua baitakar.

        Arana Goiriren poema guztiak dakartzagu, beraz, eta baita Koldo Eleizaldek 1919an egin zuen hitzaurrea eta Santi Onaindiak bere liburuan idatzitako sarrera.

 

Sabino Arana Goiriren «Olerkijak»

 


www.susa-literatura.eus