34

 

estatua suntsitzen ihardutea

hori ez da zilegi

edalontzi bat hauts daiteke

 

leihoko kristela hautsiz gero

hezurretaraino sartuko neguko haizea

 

urte berri on estatuaren izenean

zorionak funtzionario maiteen aldetik

 

edalontzi bat hausteagatik

zigor zeldetan dagoen mutikoari

turroi puska bat eman diote gaur

 

 

"Intxaur azal baten barruan / Eguberri amarauna" orrialde nagusia


www.susa-literatura.eus