KARGUDUNAK
Kantoin bakhotxak badu bakezko juiea, Gehien nahasduren antolatzailea; Urrea balio du halako gizonak, Zuhurki egitean dihoazkon lanak. Juieak izan behar ezin juiatua; Hartakotz guzietan, zuzen aiphatua, Arimaz garbi eta bidetan miraila, Orroiturik bertzenaz hirrigarri dela.
Herrietan badire, Baldar-aphezekin, Konseilari gizonak podore xumekin, Hekin sinhestaleak hobeki maizenik, Ez badire otsoak ardi zain emanik. Alkatez mintzatzeko, luma galupetan, Ungi onak badire bere egintzetan; Ez dire hoberenak oroz maitatuak, Bereziki lotzean gaxtagin eskuak. Sobera ilhaun dena ez da on nihongo; Batere ez izanik hainitz hobeago: Gizon onak zirela zenbeitek diote, Nahia egiterat utzi baitiote. Eskas bada burua bere gauzetako, Ez diteke hobea bertzen lanetako; Guzien beharrerat denak eroria Ez dezake antola nihongo herria; Baldar-apheza bada ostaler axkide, Arnoa edateko diru ez guphide, Arratsa ethortzean, husteko ostatu, Legearen oihuak ezaztatzen ditu. Ez luke ere behar nihon estekarik; Guti behar notari edo mirikurik, Nahiz diren jakinen herri guzietan, Flakezak direlakotz lakhet aldekotan. Baldar-aphez onak du herria arthatzen, Aitaren begiekin gaizkia haizatzen, Konseiluari zuzen ematen kontuak, Lo utzi gabetarik gauza aiphatuak; Jakinsun zerk dakharken ona herritako, Ez da huzkur noiz nahi bere lan uzteko; Ez du bere bidea ikusten bakharrik; Nihon ez dute etxek bakharka dretxorik; Behar liteke ere aphur bat aitua, Ez da aski hortako lur edo dirua.
Nahi dute batzuek oroz nausi izan; Sarthu nahi lukete sudurra Elizan Eliza badu aski Eliza gizonak, Hala nola herria Baldar-aphez onak; Bururik dutenean, harrika ez hari; Aitzitik ohorea emenda elkharri.
Biltzarrean alkhatek herrunka lehena; Heki da aiphatzea egin behar dena; Bainan bertzela badu norbaitek ikusten, Hortakotz ez beltzuri nihori egiten. Beretzat izanen du bethi hoberena, Odol hotzik adituz erraten dutena; Ez du nihork izaten errateko hala; Jakin ere behar da boza denen dela.
Baldar-apheza bada gizon jeloskorra, Iduritzen zaiona oro dela hura, Bazter guziak ditu herritan nahasten, Eta urtheren mentan iraka ematen; Zaharren egin denak kausten ditu makhur; Hari baizik nihori etzaio zor agur. Zaharrek ere bada zerbeit bazakiten; Asko minen ondotik bide hartu zuten, Bide sobra errexki batzuk desegina, Intzirina handitan berant uzten dena. Baldar-aphezak ungi egin nahi badu, Ahalaz behar ditu Elizak lagundu; Ez du behar egiaz jostetan trufatu; Nahasien aldea nihoiz besarkatu: Gai aski badu tzarrak berk jaiuretan, Zirikatzaile gabe herriko nausitan. Ez badute ungiak onek sustengatzen, Tzarren mareak oro luzerat hondatzen; Handiek egiari trufa egitean, Erakusten direla gaxtagin bidean. Ondoan dire gero sabel minak sortzen; Ikhasteko lukete zenbeitek mintzatzen. Biltzar eta Elizak aitzen direnean, Berthute gehienik izaten jendean.
Iduritzen zenbeiti alkate direla Herritan emateko Elizari gerla: Aphezak baditezke bere itzalekin; Bainan zer egin ere bortz Barrabasekin? Arras gutiak dire Eskaldun holako, Zeren diren guziak arrunt katoliko. Besta handi denetan, Baldar-aphez jaunak Elizarat joaiten, xarpekin emanak, Ikhas dezaten orok, badela nausia, Lurreko edozeinez gorago jarria; Ondoren ondo hola ematen eskola, Aphalak handienei plegatzen direla: Ez luke nihork behar nausitzat ikusi Ez duena Jainkoa ezagutzen nausi. |
© Jean Martin Hiribarren