Aspaldi zen Lahonze bizi Abbadia [1163],

Hasteko Bizkonde bat izan zen nausia.

Hazi onaz geroztik Jainkoak dohatu,

Lili bat nahi diot bakharrik agertu:

Darrigol, Eskaldunen buru zuhurrena,

Eta errexki ere guziz jakinena.

Ez balu hark bizia higatu laburzki,

Aphezpikuturen zen bertutez zuzenki;

Halere izena du aski seinalatu,

Akademiak zuen behin khoroatu,

Frogatu zuelakotz jakin guzieri

Eskarak ez duela zorrik erdareri.

 

    Lehonztarrei da ungi kontu ematea,

Ez dezaten sobra har hiriko heldea:

Izurri duenari hatsaren meneko

Ondorioa laster zaio agertuko.

 

 

© Jean Martin Hiribarren

 

 

"J.M. Hiribarren / Eskaldunak" orrialde nagusia


www.susa-literatura.eus