Frankezak izan ditu lehen Billafrankak; Izenari darraizko oraino marrakak. Horko aphezak dire lauetarat heltzen; Dolhatz, Larre, Castaignet, Saint-Martin hek deitzen; Guziek badituzte dohain bereziak, Probetxuz hedatzeko zeruko graziak; Azkenak bereziki gai oro baditu, Amarru sobratuaz, gastatzen ez baitu. Makhilari aiphatu soberak badire; Eskaldunen kolpeak higuingarri dire: Atzeman dute gatza herri dohatsuan; Gaizkiaren ustela gazi haren suan. Jauregian d'Arkangos guziek agurtzen, Hartakoa ere da berthutez agertzen. Semeak ere ditu nihongo maitenak, Ezbaititu zoratzen urrezko izanak. |
© Jean Martin Hiribarren