Suraiden izan dire zenbeit pilotari, Ez dago ahantzirik hangotar Betiri. Herri horrek, Ahetzek, bai eta Arbonak, Izen berak dituzte haitzetik emanak; Hiruetan jendea bardintsu da ona, Ez da karzelako on hetako tzarrena. Bastres aphezak dire Arbonan sorthuak, Zorrotzenak dituzte hoik izpirituak; Hiriburun errotor bizitzen lehena, Theologal bezala buru hoberena. Diharzek Ahetxerat biltzen du mundua, Edozein gaitzek daukan jende izitua; Berthuteak baditu, edo sendatzeko, Edo bederen, gogo ona emateko. Senperen bikario Kanderatz bizitzen. Bihotzik hoberenak duela dohatzen. Arbonako da Duhart barber maitatua; Amerikan Aldabek bazuen burua. |
© Jean Martin Hiribarren