Biriatuk, jarria harrokaren puntan,

Izena har zezaken bide harriskotan.

Nahiz herrixka bat den, badu bizitzeko,

Eta asko herriri trufa egiteko;

Franzia, Espaiñiak diote ematen

Arraroki bertzetan dutena ikusten:

Artho, ogi, egurra, baieta arnoa,

Zahatoz ekharria on eta gozoa;

Etxe guziak dire aisian agertzen,

Ontasun hoberenak dituzte gainditzen.

Bonihortek ethorki du infanzonetan,

Aiphatua izan da mende zaharretan.

Aitoren seme zuten infanzonek nausi,

Gerletan etzuketen heieri ihesi.

 

 

© Jean Martin Hiribarren

 

 

"J.M. Hiribarren / Eskaldunak" orrialde nagusia


www.susa-literatura.eus