UHERTSI
Uhertsik hastapena Urdazurinbi, Ehun xirripek dute bidean berratzen. Ainhoa, Sara, eta Helbarren joria Baliatzen dutenak haren ixuria; Bere ohea segi deskantsu da jausten, Ez diola biderik griñari ematen; Erraietan dakharke arraina ausarki, Inguru errepirak ferdatzen ederki. Jotzearekin Askain Uhertsik zubian, Bertze bat iduri du bere arraizian: Han hasten da birungan, lorian bezala, Luzeki gozatzeko Askaingo hegala. Ageri du arraina, itzuli denetan, Izarra bezen husu zeru garbietan: Benedikatzeko du herriak Jainkoa, Eginik izokina han bezalakoa. |
© Jean Martin Hiribarren