NAFARROA BEHERA
Nafarroa-Behera hasten Laphurditik, Mendixketan hedatuz iguzki aldetik. Donapaleio eta Garazi hiriak Oihan artean dire agertzen liliak: Bi errotor hautatu gidari baituzte; Larraburu, Lantharet, izenak dituzte; Ez aski izatea gorphutzen dohainak, Baituzte mihiz ere urrezko pikainak. Hedaduraz Baigorri herri handiena; Sudun arnoz Larzabal naski joriena. Jenderik gehiena biziki arin da; Itsas aldetik harat ganbiantza bada: Lurrak balu bezala hedatzen jendetan Su hain gori duena bere mahastitan.
Halturan eskax dire gizon gehienak, Eta guti aphaintzen dituzte errainak; Etxeko jaunak berak xamarrekin dire, Bertzetan jakaki hoik emazten baitire. Etxetan ere ez da hainitz fantesia, Kanpo ala barnetan kixkil lan guzia.
Nafarroa-Beherak izan du ohore; Haurretan ez du izar eskas orai ere. Beltzunzeren omena urrun da hedatzen; Lore ederragoek Harispe beztitzen; Bera egin da gizon, zorrik ez nihori; Odola du ausarki gudutan ixuri; Ohorezki du higan bere eskalera; Etzaiote nihori sobra dela gora. Franziako mareskal ez da Eskaldunik; Harispe da bakharra hortaratu denik. Prezatzen dute orok haren iguzkia: Jainkoak dioela luzeki bizia. Izena eman dio bere ilobari, Dutey-Harispe denek maite dutenari: Ungi dohako arras loratu izena, Ez da-husu aurkhitzen holako gizona,
Dagenet izatu da luze deputatu; Badu nihork bezenbat horrek izpiritu; Lurreko itzuliek ez bezate izi; Buru onek luzerat eramaten hauzi. Anaia Isidor du, Laphurdi guzian, Bidetan aitzindari, omen berezian. Etxeberri premua izan da Parisen, Deputatu egina entzunik solasen. Irakutsi du bethi hainitz zuhurtzia; Ez du hark aphalduko sorthu den herria. Anaia du Parisen orai deputatu; Frankeza, diru eta buruz da hautatu. Hoik bezala Baigorrin Exauz zen sorthua, Tursen arxaphezpiku gero higatua. Haren jauregian da d'Abbadie jauna, Xubero Arraztetik ethorki duena. Ez dute Eskaldunek axkide hoberik; Beldurtzeko ere da duten halakorik. Larre garaztar bat da, Nafarroa goran, Izatu aiphatua erregen denboran; Izen horrek oraino dakharzke ohore. Izan da deputatu Larraburu ere. Garaziko seme da Sallaberri jauna, Aphez orotan naski buru hoberena; Baionako errotor etzen halakorik; Ez dio gaizkiari ematen bakerik; Edozein ifrentzutan nahi den agertu, Haren mihi kolpeak jasan bebar ditu. Lagun du Arbelbide, errotor khartsua, Gaxtagiñen trionfaz bethi beldurtua.
Tokiari darraiko bainitz izpiritu; Landerretxek pikainak handik bildu ditu; Mauleon da errotor estimu handitan; Loreak bil letzake herrunka orotan.
Ez dezaket izenda nor den seinalatzen, Edo herri bakhotxak zein duen prezatzen; Bidaxunetik hasiz higan Alduderat, Eta Arnegin gaindi ethor Heletarat, Sobra izen liteke bidean hartzeko; Utziren ditut behin, gero ikusiko. |
© Jean Martin Hiribarren