Sinestearen lanak

 

Beharbada egia da guztia.

Baina, izatekotan, guztia.

Baita esandakoek, esan eta gero,

gezur aitortutakoa ere,

pentsatutakoek zorakeriatzat joa.

 

Menturaz bagara, benetan.

Sinesteak lanak baditu ere,

ura ibaietan, odola zainetan,

kosmologia laino hori guztia.

 

Baina baita ere, hortaz,

etxeorratzak odolaren erretenetan,

gorpu multzo izoztuak ibaien ibilguetan.

Kohete bana gure bihotzetan trabeska,

porlan trinkoa sudurzuloetan.

 

Aise sinetsiko didazue

begi barruetan hilerriak hazten ari zaizkidala

esaten badizuet.

 

 

© Juan Luis Zabala

 

 

"Hautsia natza" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus