Josafat

 

Sarrera doan izango da

eta deskafeinatu bana

izango duzue mahai gainean.

Txukun etorri, mesedez,

telebista saio batera

gonbidatu bazintuztete bezala,

eta bizarra egin ohi duzuen gizasemeok

bizarra egin berritan heldu,

on egingo baitizue

eri-mamiekin masailak leunkiro ferekatzeak.

 

 

© Juan Luis Zabala

 

 

"Hautsia natza" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus