Kristoren imitazioa
Egunero-egunero,
behin eta berriz
hil nahi nuke,
etengabe hil eta hil,
zuen aurrean.
Zuengatik.
Jesukristo bezala
baina telebisatuta.
Zuengatik.
Zuen aurrean
hil eta hil etengabe,
nahi nuke hil
berriz eta behin,
egunero-egunero,
bizi-bizi. |
© Juan Luis Zabala