Ikusten ditut urteak etortzen

 

Ikusten ditut urteak etortzen,

zurezko txalupa itxi isilak,

ahanztura aurreratua garraio,

izatearen itsasertzera arribatzen.

 

Iraganak inoiz ukan ez bezala

ditut begi aurrean urte berriok,

ez-izatearen itsasoa agerian uzten duen

ilusio-errautsezko talaia-mutur honetatik.

 

Mantso datoz txalupak

eta barea da nire soa,

borroka amaitua dela seinale.

 

Badatoz urteak, ezti, mutu.

Agerian, jakinaren gainean,

garaipena algararik gabe ospatzen.

 

 

© Juan Luis Zabala

 

 

"Hautsia natza" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus